Hara zer dien

Kideak zerbitzua

Nafarroako Gobernuko gazte migratzaileen arreta eta garapen integralerako zerbitzua da Kideak zerbitzua. Nafarroan familiaren laguntzarik gabe dauden 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileen arreta eta garapen integralerako zerbitzua, akonpainamenduan eta mentoretza sozialean oinarritutako metodologiekin egina.

Kideak ondoko zerbitzuak ematen ditu:

• 18 urtetik 23ra bitarteko gazte horien autonomia prozesuak bulkatzea, esku hartzeko banakako planen bidez, gazte bakoitza haren aldaketa prozesuaren subjektu aktiboa izanik.

• Baliabide instituzional eta soziokomunitarioetarako sarbidea erraztea.
• Herritartasuna elkarrekin sortzeko prozesuak bulkatzea, erantzukizun partekatuaren ikuspegitik.
• Emakumeen ahalduntzea erraztea, genero desberdintasunen kontra egiteko.
• Berdintasunean oinarritutako maskulinitateak landu eta trebatzea, genero desberdintasunen kontra egiteko.
Sartzeko baldintzak: Programan sartzeko, adingabeak babesteko sistemak edo oinarrizko gizarte zerbitzuek bideratuko ditu gazteak, eta administrazio unitate eskudunak, txosten baten bidez, egiaztatu beharko ditu programan sartzeko ondoko baldintzak betetzen direla :
• Jatorriz atzerritarra izatea, eta 18 eta 23 urte bitartekoa.
• Nafarroan familia laguntzarik ez izatea.
• Zaurgarritasun handiko egoeran egotea.
• Konpromisoa hartzea ezarritako zerbitzuetan aktiboki eta probetxuz parte hartzeko.
• Hezkuntza eta gizarte laguntza behar izatea, intentsitate txikikoa, gizarteratzeko eta komunitatean bizitza autonomorako gaitasun pertsonalak bereganatu edo ez galtzeko.
• Programa bideraturik izatea adingabeak babesteko sistematik edo oinarrizko gizarte zerbitzu batetik, eta, azken kasu horretan, Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkezten den data baino sei hilabete lehenagotik gutxienez; administrazio unitate eskudunaren txostenean egiaztatuko dira baldintza horiek.
• Egoitza batean plaza bat okupatuko bada, egonaldi laburreko edo ertaineko ostatu bat behar izatea, gizarteratzeko ibilbide bat egin ahal izateko.