AMAIAREN OPARIA ETA URBASAKO ARBOLAK

Erabiltzailearen aurpegia Urkizu 2016ko ots. 19a, 16:41
Zumalakarregi plazado Amaia okindegiak opari berezi bat egin du. Ogia erosi ondoren etxera eramateko ohialezko poltsa da oparia.

Esan didatenez 350 inguru ohialezko poltsa ari dira banatzen bezeroen artean. 500€ inguru jarri dute oparian. Asko banatu dituzte jadanik, ez denak. Gutxi batzuk hasi dira okindegira poltsa-opariarekin joaten.

Esan didatenez modu horretan ogia hobeto gordetzen da. Eta modu horretan ez dute hainbeste paper eta plastiko poltsa erabili behar. Modu horretan, Urbasako arbolak eta Ecuadorreko Yasuni Lurraldea (munduan biodibertsitate ugariena duen leku hartan bizi dira herri indioak ez dutenak, gainera, mendebaldeko zibilizazioan sartzeko asmorik ez dutenak; bada petroleoaren ustiaketarekin mehatxatuta daude herri indio horiek eta munduko biodibertsitate handienetako parajea), bakoitza bere modura Amairen oparia estimu handitan dute. Paper gutxiago (alperrifakoa) gastatuz arbolak seguruago sentituko dira eta plastiko (alperrikakoa) gutxiago gastatuz, petroleo behar gutxiago izango dugu. Esan behar da gainera, Amaiakoentzat opari "errentagarria" bihur daitekeela bezeroak papera eta plastiko eraman beharrean ohialezko poltsetan eramaten badute ogia. Papera eta plastiko boltsak... ez dira dohainekoak!

Bestalde, ogiaren erosketarekin egitea proposatu dutena, denda guztietara hedatu daiteke eta hainbeste, batez ere, plastiko poltsak erabili beharrean, erabilera luzerako balio duten zorro egokitan eraman daiteke erositakoa etxera.

Gainera, honen harira begiratu ditut zaborraren kontenedoreak eta bizi naizen etxearen inguruko kontenedoreen artean ez dut "ongarri organikoa" aparte jasotzeko kontenedorerik. Enteratu naiz, bai, hainbat jende bere kasara "konposta" egiten ari dela.

Horrela, bada, Amaiako okindegiaren "opari" ederraren haritik eta "konposta" egiten dutenen asmoaren haritik, talde ekologiko batek sustatu dezake hildo horretako hainbat ekimen, eta Udalak horrelako ekimen bati babes osoa eman beharko lioke:

***Amaia Okindegiaren opariaren haritik: denda guztietan ohial-poltsak edo pote iraunkorrak (arraia eramateko adibidez) erabili, papera eta plastiko poltsa gutxiago gasta daitezen.

***"Konpostaegileen" asmoaren haritik: "ongarri organikoa" aparte jasotzeko plan munizipala.

***Ezagutzen dut hainbat udaletan egindakoa: udalak berak oparitu ditu ongarri organikoa jasotzeko poltsa bereziak, kontenedoreak jarri, mekanismo elektroniko batez bermatu ongarri horren kalitatea eta konposta "a lo grande" egin.

Egunero joaten naiz nire ohialezko poltsatxoarekin okindegira. Gaur, Zumalakarregiko Amaia Okindegian 88 urteko aiton bat aurkitu dut bere poltsatxoarekin. Poltsatxo bakoitza ikurrin moduko bat da eta bere mezua zabaltzen du: gutxiagorekin hobe bizi gaitezke. Alferrikakoa eta gaina garestiagoa eta gainera ekologi aldetik kaltegarriagoa dena alboratu eta bizitzari eutsi.

Urkizu.

 

Oharra, badaezpda ere. Lasai! Europako Troikak eta Espainiako eta Euskal Herriko dirudunek exijitzen duten "murrizketarekin" ez du honek zer ikustekorik. Zapaterok eta Rajoik imposatu digute beharrezkoa (jan, etxea, lana) den horretan murrizketak; eta bitartean luxu inmoral eta iraingarria den korrupzioa eta frankatxelak handitu dituzte.