guaixe.eus

Inposaketa, BatZuk!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Azkenaldi honetan, inposaketa da behin eta berriro entzuten dudan hitza, UPN, PSN eta PP alderdietako politikariei entzunda, eta Cordovillako egunkariak oihartzun biderkatzailez aireratzen dituen iritzi artikuluak gehituta. Gobernuak euskara sustatzeko edozer egiten duela, eta inposaketa dela. Azkeneko aferetako bat, zera izaten ari da, eremu ez-euskalduneko hainbat udalerri eremu mistora pasatzeko legean aldaketaren bat egin behar dela.

Udal horiek batzarraren gehiengo osoz eskatu dute eremu mistora pasatzea, eta Gobernuak eskaera hori aintzat hartu du, besterik ez. Hala ere, Inposaketa omen da.  Bada, ez! Inposaketa izan da beraiek Gobernuan egon diren azken 30 urtetan praktikatu dutena. Horrela, euskaldunak, ezdeusa ez, desagerrarazi beharreko izakiak izan gara. Nolabait, bultzatu duten egoerari irudi bat jartzeagatik, Gobernuaren edozein leihatilara hurbilduta,  ‘egun on’ soil bat botaz gero, ‘no ablo basko’ aurrez prestatutako esaldi hotz batek eteten duen elkarrizketa, zorrotz.

Alderdi horiek badakite euskara geurea dugula, alderdi politiko batzuen jabetzakoa ez dela, eta lurraldeari lotuta nafar guztion tasun garrantzitsua dela. Beraiek jakinen dute, baina akats historikoa egin dute,  Euskararen aldeko herritarren nahia olatu handian dator, eta horretaz ohartuta, sukar-ametsetan itsukeriaz, errealitatea bihurritzen dute. Herritarren nahiaren bultzadaren ordez,  inposaketa ikusten dute. Izan ere, zentzumenaren trena galdu dute!
‚Ä®Zorionez, alai eta sendo dator euskararen olatua, BatZuk! Hortxe dator Korrika. Hasi hankak berotzen, ‘Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak... bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara! Bat, izan bat, egin bat, Bat zuk eta bat nik, bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak