Frank Lloyd Wright

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Igoa Nazabal 2014ko ira. 26a, 06:00

XX. mendeko arkitekturako maisu handienetako bati omenaldi bat egitea bururatu zait oraingoan. Fran Lloyd Wright izeneko artkitekto estatubatuarra alegia. Nahiz eta 1867. urtean jaio, bere lanek  1900go hamarkadan ikusi zuten argia, eta izugarrizko eragina izan dute gaur eguneko arkitekturan.

Wrightek hasieran diseinatu zituen etxebizitzei berezitasun batzuk eman zizkien. Etxe hauek lerro horizontaletan, hegal handietan… oinarrituta daude. Etxebizitza hauek “casas de la pradera” izena hartu zuten, eta estilo honetan gehien nabarmendu zena 1909. urtean eraikitako  Robie etxea da. Etxe hau XX. mendeko eraikinik adierazgarrienetako bat da eta Estatu Batuetako hito historiko nazionala bilakatu zen.

New Yorkeko Guggenheim museoa da gustukoa dudan Wrighten beste eraikin bat. Hau hainbat pelikulatan ateratako museoa da. Adibidez “men in black” etortzen zait burura, non Will Smithek estralurtar bat jarraitzen duen korrika museoko arrapaletan zehar. Eraikin honen berezitasuna esposizio gelarik ez dagoela da. Azken solairura igo eta espirala den arrapala batetik jaisten da esposizio ibilbidea.

Gogokoenetakoa dudan eraikin batekin bukatu nahiko nuke. Hau Wrightek  diseinatu zuen Kaufman etxea edo ezagunago den moduan, ur jauziko etxebizitza da. Bere maisulana dela esan genezake. Kaufman jaunak etxe honen enkargua egin zionean ez zen bere momenturik hoberena. Enkargua egin eta urte batera emaitzaren bat ikustera gerturatu zitzaion bezeroa, arkitektoak aldiz, ez zeukan ezer marrazturik. Orduan, jenioak momentuan bertan, urte osoan buruan zituen plano batzuk marraztu zizkion Kaufmani. Eraikina ur jauzi baten gainean kokatu zuen, zera esanez: “Zuek ur jauziarekin batera bizitzea nahi dut eta ez bakarrik bera begiratu ahal izatea, baizik eta zuen bizitzaren zati bilakatzea nahi dut.