Muskerraren inguruan

Aurrekoan muskerrarendako kaltegarriak diren egoerak aipatzen nituen.  Gaur, berriz, amak bizi izan duena kontatuko dizuet, ez dut horrelakorik etxekoen memoriaren menpe bakarrik utziko, gure muskerrarendako ezinbestekoa baita zabaltzea. Basoaren hasieran enbor zahar bat egoten zen eta hauxe izaten zen muskerraren bizitokia nonbait.  Egunero handik pasatzerakoan, hantxe zegoen eguzkiari bere denbora eskaintzen, lasai eta gustura.  Urteak bota zituen han -amak ez du gogoan zenbat-.  Baina, egun batean enborra desagertu zen eta harrekin batera gure muskerra.  Amak, geroztik ez du gehiago ikusi inguruan.

Ikusten dugun bezala, ez dira bakarrik pestizidak edo/ta nekazaritza intentsiboa narrasti hauek desagerrarazten dituztenak, baizik eta guretzat diren txikikeri horiek (enborra lekuz aldatu), IKUSTEN EZ DITUGUN egoera horiek ere oso garrantzitsuak dira biodibertsitatea zaintzeko.

Hemendik aurrera gogoan izan hau guztia, mesedea eginen diegu eta gurekin bizi direnei.