Ene bada!! Baina zer da hau!!?

Tristuraz begiratzen diot argazkiari ez baita photoshopez manipulatutako argazkia, zoritxarrez, San Pedro baselizaren ondoan gertatutako amesgaiztoa baizik.  Ze helburua ote du honek? Ze onura ekarriko ote digu? Bazter batean hiru orkidea ikusi ditut.  Hauek libratu dira deskalabru honetatik, baina, zer da libratu ez dena,  akaso badakigu?  Ez dakigu orkidea gehiago ote zegoen bertan -babestuta daude-, ez dakigu ze insektu mota eraman ditugun aurretik, ze ekosistema mota eta ziur naiz ez dugula inoiz ere jakinen ez baitugu ezagutza handirik gure ingurumenaz.  Llurrera begiratzea besterik ez dago bizitza mota asko ikusteko, ezezagunak egiten zaizkigun landareak, insektuak, narrastiak, amimorak eta hauekin dutenen lotura, txoriak, ugaztunak, gu geu...  Gure muskerraren ekosistema hori bada, dagoeneko bertan seko egonen da edo auskalo ze bidea hartu ote duen bizi ahal izateko.

Begiratu dezagun xumea dena, hortik dator bizitza eta.