Nor ote da gure artisaua?

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2015ko abu. 3a, 19:22

Orain dela urte asko zeramika ikasten egon nintzen Zegamako gizon batekin.  Eltzegile-gurpilari eragiten nion nire lana aurrera ateratzeko. Eta ez zen erraza izaten. Ikasi beharra dago nola eragin, noiz eta zenbat indarra erabaili behar duzun. Zaharra, egurrezkoa, tailerra egokia horrelako lanbide bat ikateko. Irakasle fina, patzientziaduna, filosofoa,  buztina bezain malgua.  Eskuak jakintsu, bihotza beroa.  Horrela dut gogoan gizon hura.

Eta "eltze" hau ikusi dudanean hori guztia etorri zait burura.  Nire eskuak buztinaz "zikinduta" sentitu ditut eta horrek ematen zidan lasaitasunak estali nau.  Horrela sentituko ote da gure liztor eltzegilea? Bere kabia egiten du buztina eta ura ondoan dituela.  Hankak erabiltzen ditu, bere denbora ematen du horretan eta artisau jakintsu bat dela esan nezake, zalantzarik gabe. 

Zenbat gauza asmatu ditugun naturari begira eta oraindik ikasi behar ditugunak!!

Argazki hau Errezun aterata dago.  Sakanan ere baditugu horrelako artisauak, gure liztor eltzegileak.  Ongi behatu eta ikusko dituzue.