Urak positiboa eman du

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko ots. 1a, 20:48

Gizon-emakumeak, animaliak, ura eta botikak.  Ez da eragiketa bat, baina ziur naiz hor zaudeten guztiei edo askori behintzat bai, erraza izanen zaizuela honen ebazpena asmatzea.  Gizakiok botika asko, miloika kilo urtean mundu guztian kontsumitzen ari gara. Gainera, gure abereei ere ematen dizkiegu gaitzak sendatzeko, gaixorik ez egoteko edo gero eta azkarren handitu daitezen.

1998. urtean Suizako kimikari batzuek aintzira baten ura analizatu zuten herbizida baten arrastoa opatzeko asmoz.  Ezusteko ederra hartu zuten, ordea, eta hau opatu beharrean, Suizan egiten ez zen kolesteroren aurka erabiltzen zen botika baten substantzia aurkitu zuten.  Gehiago aztertu eta beste hainbat botiken substantziak agerian utzi zituzten analisiek.

Munduko lur azpiko urak botikez kutsatzen ari gara, eta ondorioz, ekosistemak aldaketak jasaten ari dira, izugarri esku hartzen ari baikara uraren sistemetan.  Eta jendea uraren kutsadurarekin kezkatzen joan den heineanl, botilako ur gehiago edaten ari da.  Baina, hau ere ez dago kutsaduratik libre eta 2002. urtean Europako 29 marka aztertu ondoren, 11etan birus bat opatu zuten.  Urdaileko arazoetan munduko %90eko kasutan birus hau da erruduna, Norwalk.

Nik ez dakit ze ondorioak izan edo izaten ari den hau guztia gure bizitzan eta ingurumenean, baina hau jakinda ni ez naiz batere lasai gelditzen.

Hausnarketa zuena da.