Segurtasunaren babesa

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko mar. 14a, 21:04

Sendatzaile indiar bat basamortuan bizi zen karabana batean.  Erreserba hartan hautsa, kaktusak eta sasiak besterik ez zeuden.  Aldamenekoekin trukeak egiten zituen. Sendatzeko erritualak berak bizitzeko behar zuenaren truke, gasolina, janaria, arropa...

Guretzat behartsua litzateke indiar hau, baina guk ez dugun segurtasuna berak bazuen.  Gaixotzen zenean jendeak zaintzen zuen, estututa sentitzen zenean, bere ondoan norbait egoten zen.  Berak bazekien etxerik gabe geldituko balitz jendeak lagunduko liokeela beste bat opatzen eta zahartzaroan ongi zainduta egonen litzateke.  Berari gertatzen zitzaiona, komunitateari ere gertatzen zitzaion. Denek zuten segurtasunaren babesa.

Sarrailak lapurreten aurka, segurtasun enpresak, lehioetan burnizko barrak, alarmak... Zenbat metro ditu gure etxeak?

Argazkia: internet