Loratzen hasi dira gure bazterrak eta jaiotza honekin batera, urte bat bete dugu basoan.

1488 aldiz elkarrekin ikasten, ongi pasatzen, hunkiturik eta harriturik.  Mundu konplexua naturarena, konplexua bezain liluragarria gurea.  Jarraituko dugu honetan, muga gabeko lur zatian gehiago ikasteko nahian.

George Santayana filosofoak esaten zuen: "lurrak musika du entzuten dutenendako". Guk badakigu zertaz ari zen, ezta?