Zer ikusi ote du?

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko urr. 24a, 21:13

Catanian bizi omen zen ezagutu den gaztainondirik zaharrena.  3.000 urte inguru antzematen zizkioten.  Zaharra zen.  Eta poliki-poliki hiltzen joan zen, bere adarrak mozten zituztelako ematen zituen gaztainak erre ahal izateko.

Jatorria Asian omen du eta 2.000 urte Kristo aurretik ezagutzen dugula Euskal Herrian.  Nahiz eta onddo pare batek ekarri dioten gaitza eta honekin batera heriotza, oraindik gai da zahartzarora iristeko argazkian ikusten ari garen bezala.

Natura bera artista da horrelako artelan puska egiteko.

Argazkia: Jauntsaras