"Plataforma SOS Tendidos"

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2016ko abe. 5a, 21:30

Egun gutxi batzuk pasa izan dira "Plataforma SOS Tendidos" taldearen berri izan nuenetik.  2016ko irailean sortu zen eta naturarekin zerikusirik duten bederatzi talde hauekin osaturik dago: Ekologistak martxan, FCQ, SEO/Birdlife, SIECE, WWWF España, AEAFMA, AMUS, GREFA eta Quercus. Badute helburu nagusi bat: jendeari eta administrazioari ohartaraztea linea elektrikoen arazo larria hegaztiendako, egun, hau baita hauengan heriotza sortzen duen sorburu nagusia, bai elektrokuzioak gertatzen direlako, bai hauekin talka egiten dutelako.

1991ko apirilaren 4an, Nafarroak foru dekretu bat (129/1991) onartu zuen linea elektrikoetan beharrezkoak diren aldaketak egitea hegaztiak bertan hil ez daitezen.  25 urte geroago, plataforma honek salatu behar izan du Iberdrolak ez omen duela egokitzapenik egin nahi araudiak dioen moduan.

Eta honi lotuta, Tutera aldean zegoen Arrano beltzaren bikote bakarraren emea, bertan seko gelditu da Cascante aldean Iberdrolak duen linea elektriko batean. Bikote honek txita bat aurrera eramaten lortu du, baina oraindik lurralde horretan zegoen emearen zaintzapean.  Nafar Gobernuak gailu baten bidez kontrolpean zuen.

Ez da hau izan, ordea, leku berean hil den hegazti bakarra, beste zortzi batek aurkitu dute heriotza aurten bertan: arrano sugezaleak, zikoina, gabiraia, belabeltzak eta, lehen aipatutako arrano beltza.

Oraindik urtea ez da bukatu eta bederatzi hilabetetan Iberdrolak 2.000 miloi euro irabazi omen ditu.  Sinestuko oe dute bizitza ez zaiela sekula bukatuko?

Argazkia: internet