Bizitza putzuetan

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2019ko api. 15a, 20:34
Plekopteroa

 

Askotan bideetan obra-hondakinak botatzen dira, baina basoan, batez ere, hori egiten badugu biodibertsitateari uko eginen diogu.  Eta, bestela, makurtu pixka bat eta berehala ikusiko duzue zergatik diodan hori.

Adibide gisa argazkian ikusten duguna intsektu bat dugu.  Zapatariekin, uretan ibiltzen diren kakalardoekin eta zapaburuekin ikusi dut.  Izugarrizko mugimendua zegoen putzuan begira gelditu nintzenean, festa ematen zuen eta zergatik ez, ezta? Guk ulertezinak egiten zaizkigun bizitzak, auskalo nola biziko dituzten gure izaki bizidunek.

Plekoptero baten larba da, hain zuzen, eta arrantzaleek amuak bezala erabiltzen dituzte.  Antzeko beste animaliek bezala ere, euriak egiten dituen putzuak aprobetxatzen dituzte lehortu aurretik jaiotzeko eta bertan biziko dira heldutasunera iritsi arte. 

Putzuak aberastasunez beteta daude, ezagut ditzagun baita zaindu ere!!