Plastikoak

Arbela

Ez nago ikastetxe batean, baina gaia ikasi beharko dut neuk ere.  Duela egun batzuk plastikoak erabiltzen ez zituen bikote bati entzun nion telebistan.  Jaki-tokian ez zuten plastikorik, baizik eta kristalezko potoak, denak ontziratu gabe erositako jakiez beteta.  Hortzetako eskuilak egurrezkoak ziren eta hortzetako pasta buztinarekin eginda kristalezko ontzi batean sartuta.  Orain arte ez du ematen ezer berezirik dagoenik, ala bai?

“Plastiko” hitza etengabe zabaltzen ari da non-nahi eta badirudi horrek gure kontzientziak astintzeko balio izaten ari dela.  Bikote horri entzun ondoren eta gure egunerokotasunean zenbatetan sartzen ari garen ditxosozko material horri erreparatuko niola esan nion neure buruari.  A zer nolako erronka!

Seguru plastikoetan jartzen badugu begirada alternatibak opatuko ditugula gure eguneroko bizitzan, baina nik behintzat oztopo asko aurkitzen ari naiz plastikoak nire bizitzatik urruntzeko, hala ere, oso ariketa bikaina izaten ari da nire kontzientziarendako.