Aritzalkoko zubibidea

Sakanatik ibiltzen ziren Ibilgailuen kopurua handitzen joan zen heinean, aldaketak ekarri genituen gurera.  Lur emankorra zena asfaltoa bihurtu genuen.  Autobiak puska mardula kendu zion naturari eta oztopo jasanezina bihurtu da animaliendako. Gainera, autobiako hainbat tokitan erdibitzailea erabat itxita dago.  Nik, jo eta bertan hilda utzi nuen azkonarra.  Iturmendin izan zen ezbeharra.  Azkonarra erdibitzailetik zetorren eta leku hori erabat itxita dagoenez, ezin izan zen handik pasatu.  Buelta eman eta nirekin topo egin zuen.

Osorik: Arrano txikiaren hegaldia