Hauteskundeak Europan delegatuak izateko

Eta han diru behar adina irabazteko.

Orain arte botere politikoa kontrolatu dutenek, kezkatsu daude boto asko galdu dutelako eta ez bereziki jendea gaizki pasatzen ari delako bankarien asmatutako krisi honetan. Hauteskunde aurretik botoa ematea eskatzen zen, partizipazio eskasa ez zen komenigarria, hain garrantzitsutako hauteskundeetan denen partizipazioa behar.

Baina botoak talde asko artean banatu dira, eta sozialistek eta populartarrek indigestio prozesu batean daude. Geroztik JuanKar erregea nekatu zaigu jubilazio garaia iritxiz, eta sozialista eta popular interes bikote lotsagarriak, behin eta berriro “pil pil” saltsa oparitzen!.  Nola ez ba?. Gauzak nola egin behar diren… beraiek dakite bakarrik!.

1999an. Euro komunitate ekonomikoa borobildu zen Europan. Hamabost urte pasatu dira eta Europa osatzeko ilusioak salgai daude. Non bizi gara?  Zer egoera xelebrean bizi gara nazio insolidario Europa eztitsu honetan?
Parlamentarioen aukera haizen behar ireki da. Ezkertiar klasikoak, berdeak, alternatiboak, sozialistak edo laboristak, estatu gabeko nazionalistak,  zentristak, liberalak, kristiano demokratak, eta eskumindar eta fatxa asko. Nola ez politiko, ekonomiko eta social krisi zabal honetan? Eta zein da bidea: aurrera edo atzera orain? Krisi gehiago? Langabezi gehiago?  Jendea gehiago etxebizitzarik gabe? Gazteen exilioa?…  Besterik ez, ez dugu nahiko???