Udazkena badator

Erabiltzailearen aurpegia Benjamín Zufiaurre 2014ko ira. 5a, 06:00


Uda fresko samar bat izan ondoren
Lorez betetako Pirinioetan zoragarri disfrutatzeko
Mendiak elurrarekin ikusiko ditugu azkar
Gero negua, zuriz, eta udaberria aldaketa askorekin;
Tartean “Diada” daukagu erabakitzeko eskubidearen alde
Ni zortzi urte Bartzelonan bizi ondoren
“Diada” ospakizunera joatekotan nago, katalanekin bat izateko
Eta kaleak kolorez pizturik ikusteko;
Udara honetan denetatik entzun dugu, eta gezurrak dexente
Sozialistak “lifting” antzeko aurpegi berri batekin dabiltza;
Krisia pasa omen da eta datorrena ilusioarekin ikusi behar!
Pujolek dirua Andorran, zergatik ez da andorrarra bihurtu?...

Podemosekoak, Bosen Deabru kantu antzekoekin himno bihurtu
Makillaje hutsa, “ez hemengoak eta ez hangoak”, beldurtzeko?
 Ni beti “independente” asmoarekin  bizi eta mugitu naiz
Hemendik eta handik mundu zabala txikia ikusi, baina disfrutatuz;
Eta orain Eskorial “unagrandelibre”koek esan behar didate, zer izan?
Zer sentitu eta nola bizi, nolakoa izan eta ¡zer maite!
Frankismo garaia pasa ondoren, inposaketak soberan daude
Eta orain ez digute betiko nazkagarriek zertxobait erakutsiko, edo?
Estatu Batuetan Bank of Amerikakoak 12.600 miloi euro isun jaso dute
Hipotekak direla eta halaxeko kaltea ekartzeagatik amerikarrei;
Noiz ordainduko dute hemen mafioso politiko lotsagarriek?
Noiz disfrutatuko dugu, gauzak bideratu direlako?
Udaberrirako politikariak berrituak
Aurretik sei hilabete, Besterik ez.
ONDO EGIN DEZAGUN