“Diada”n ikasitakoa

Diada eguna Bartzelonan. Benetan adierazpen zoragarria. 1,8 milioi bizilagun kalean udaltzainentzat.  Beste batzuentzat 0,5 milioi… lau katu. Balorazioak soberan. Diagonal eta Gran Via, lau eta sei bide, gehi beste bi albo bakoitzean, gehi espaloiak eta tarteko zonalde irekiak, zabaleran ehun pertsona edo gehiago metro erdiko hilera bakoitzean. Eta hori hamaika kilometrotan. Guztira 2 milioi pertsona.  Horretaz gain, anarkistek “V”a.,  “A” bihurtu nahi zuten,  Urgel  kalea gurutzatuz.  Lastima ez ziren nahikoak!

Diadaren atzetik, Eskoziako erreferenduma.  Eskozian  dirudienez ez zen independentzia aurrera atera 61 urtetik gorako jendea izutu zelako eta emakumeak gizonak baino gehiago analisi ezberdinen arabera. Katalunian Kontsulta Legea onartu ondoren, salgai dagoen Konstituzioaren izenean, Eskorialgo Espainiar Gobernuak ezeztatu du. Zer demontre  nahi?

Batzuk beti izan gara intsumisoak, gazteak ginela hippiak eta ekintzaileak. Geroztik haizetuak. Eta 61etik gora, intsumisoek katalanek bezala, beldurrik ez. Katalanek independenteek, Erkidegokoek, eta Nafar batzuek ere,  Sakandarrak tartean, ez dugu zeresanik OPUStar Nafar probintzi honetan. Kanariarrak ere kontent ez daude eta erreferenduma han ere ezeztatua izanen da.  Azkenean denok alde, Andorrara, Frantziara, Afrikara,  zergatik ez?

DIANAN IKASITAKOA: denok batera  gauzak defendatzen baditugu, bideak aurkitzen dira.
Benjamin Zufiaurre.