Itziar Nazabal & Bocalan Biak Bat Itziar Nazaba

Erabiltzailearen aurpegia Bocalán Biak Bat 2014ko api. 2a, 19:06
Itziar Nazabal & Bocalan Biak Bat Itziar Nazabal "Lau zango, milaka irri" elkartasun jaialdian ere egongo da. Artista Altsasuarrak hasieratik adierazi zuen ekitaldi berezi honetan parte-hartzeko nahia eta buru belarri ibili da momento hortatik. Barañaingo Auditoriora gerturatzen garenok, zuzenean ikusiko dugu nola lan egiten duen eta zer nolako pasioa jartzen duen margotze prozesuan dagoen bitartean. Ikusleak hori ikusteaz aparte bere margotze lan bat etxera eramateko aukera izango dute, saio bukaeran honen zozketa egingo baita. Horregatik, ekitaldi polit honetan parte-hartu nahi baduzue, ez galdu denbora eta erosi zuen sarrerak Barañaingo Auditorioko webgunean eros ditzakezue. Animatu!