aste bukaerako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2015ko ira. 30a, 18:13

Aste bukaeran gure Junior eta kadeteak Araba aldean korritu dute. Murgian Larunbat goizean Arabako erlojuaren aurkako txapelketan hibili ziren. Kadeteetan Josu Etxeberria 3, Ailetz Lasa 4, Hodei Zia 13 eta Raul Granadosek 47garren bukatu zuten eta taldeeka bigarrenak. Junioretan berriz Eneko Aramendia 6. eta Asier Etxeberria 7. izan ziren. Lasterketa honekin 1º urteko kadeteak bukatutzat heman dute denboraldia. Igande goizean berriz juniorrak eta 2º urteko kadeteak Atarrabian zuten lasterketa eta hemen Asier Etxeberria 15. eta Hodei Zia 48. izan ziren. Hauek datorren aste bukaeran bukatuko dute denboraldia eta berriro Atarrabian izango dute lasterketa. Igande goizean eta 11h30tik aurrera 69km bete beharko dituzte.