CC BURUNDA TxE

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko mar. 21a, 11:53

Aste bukaeran gure taldeen aurkezpena izan genuen Larunbat goizean Iortia kultu etxean eta han juntatu ginen  CC BURUNDA TxE osatzen duten neska mutilak. Arratsaldean berriz "QUESOS ALBENIZ" eko kadeteak Arabaraino joan ziren Artziniegara eta bikain hibili ziren. Marco Pisonek3., Ailetz Lasak 5., Mateo Gonzalezek 12. eta Unai Villalobosek 31. bukatu zuten eta taldeeka 1ºak geratu ziren. Hauek Ostiral goizean Logroñon izango dute lasterketa 10h00tatik aurrera.

Juniorrek berriz igande goizean Altsasun korritu zuten eta Asier Etxeberriak 30., Hodei Ziak 44. eta Alex Uncillak 46 bukatu zuten , taldeeeka 6. postua lortuz. Aste  santuan hauen egutegia nahiko gogorra izango da eta Ostegun arratsaldean Durangon, Ostiral goizean Logroñon eta Igande goizean Agurainen izango dituzte lasterketak. Durango eta Aguraingoa Euskal Herria txapelketarako puntuagarriak izango dira.

Aste santuan ere espainiako pista txapelketak ospatuko dira Valentzian eta CC BURUNDA TxE bi txirrindulari izango ditu bertan Hodei Zia eta Mateo Gonzalez.

ANIMO DENEI!!!!!