Aste bukaerak dakarrena

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko api. 7a, 18:38

Datorren aste buruan "QUESOS ALBENIZ"eko juniorrek bi lasterketa izango dituzte. Larunbat arratsaldean Lizarran izango dute eta 16h00tan hasita 70km bete beharko dituzte eta Igandean berriz Elgoibarren izango dute lasterketa eta hemen 92km bete beharko dituzte 16h00tatik aurrera.

Kadeteek berriz Igande goizean Eibarren izango dute lasterketa eta hau gaztetxoak sarirako puntuagarria izango da. 10h30tatik aurrera 63 km bete beharko dituzte. Gaztetxoak saria, lau lasterketa dira, bat Araban, beste bat Gipuzkoan beste bat Nafarroan eta beste bat Bizkaian eta Nafarroan egiten dena haurten CC BURUNDA TxEk antolatuko du datorren Apirilaren 24 11h00tatik aurrera. 200 txirrindulari elkartu daitezke lasterketa hauetan.