Aste bukaerako kronika

Erabiltzailearen aurpegia Burdunda Txirrindularitza Elkartea 2016ko api. 26a, 11:32

Txirrindularitza beteriko aste bukaera pasa duguna CC BURUNDA TxEan. Larunbat arratsaldean gure neska mutilak 2016 denboraldiko lehenengo lasterketa izan zuten. Bikain hibili ziren denak eta lehenengo lasterketaren urduritasunarekin Berrioplanok kaleetan gora eta bera hibili ziren.

Junior mailan berriz Oñatin Gipuzkoa klasika ospatu zen eta CC BURUNDA TxEak 4 ordezkari izan zituen bertan, bi Nafar eta bi Errioxar. Nafarren artean Asier Etxeberriak 31ª bukatu zuen lasterketa guztia ihes egon ondoren eta Xabier Maizak erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen bukatu, Errioxarrei dagokionez Juan Riañok 34ª eta Daniel Izquierdok 105ª bukatu zuten

Kadetek berriz etxean korritu zuten XXIX CC BURUNDA TxE saria Altsasun eta Mateo Gonzalezek 4ª amaitu zuen, ondoren Ailetz Lasa 24ª, Josu Jaca 43ª, Unai Villalobos 48ª eta Marcos Pison 51ª. Taldeeka 6ª izan ziren.

Lasterketa hau CC BURUNDA TxEak antolatzen zuen eta Gaztetxoak sarirako puntuagarria zen. Esan 177 txirrindulari atera zirela eta 100 amaitu zutela. Gure txirrindulariek zorte txarra izan zuten, Altamirako jeitsieran bik eroriko izan zuten eta. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, euria eta hotza zegoen bainan ez ziren eroriko larriak egon.

Bukatzeko eskarrak heman nahi dizkiegu lasterketa hau egitea posible egin zuten guztiei. MILA ESKER