Juanjo Marin Memoriala

Erabiltzailearen aurpegia CBASK 2016ko abe. 26a, 13:30

Heldu den hilaren 30ean, ostiralarekin, Cbaskeko taldeen aurkezpena

Heldu den ostiralean, hilak 30ean, Zelandiko kiroldegian, Cbask saskibaloiko taldeak, bere ekipo guztien aurkezpena eginen du, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Ondoren, Juanjo Marin Memoriala burutuko da. Bertan Cbaskeko partaidea izan zenaren familiari oroigarri bat emanen zaio.

Bukatzeko senior mailako hiru taldeen arteko lehiaketa eginen da. Partaideak, Araiako Alipendi, 2000ean jaiotakoen Nafarroako selekzioa eta Cbask taldeak izanen dira.

Zozketa bat ere eginen da, hainbat laguntzaileek emandako produktuekin.