Larunbat honetarako auzolan deialdia etxarriar guztientzat

Larunbat honetan hasita, aprilak 30, hileko azken larunbatero etxarriarriei zuzendutako auzolan eguna izango da Enneco basoan.

Nafarroa Bizirik Fundazioak deialdia luzatzen die herritar guztiei parte hartzera anima daitezen, guztien artean gure historia ahots propioarekin kontatuko duen eta nafar guztion elkargune izango den Enneco egitasmoa aurrera atera dadin.

Eguna: Apirilak  30, larunbata

Ordua: 09:00-13:00

Lekua: Paraje Danbolintxulo, Etxarri Aranatz (camping-aren ondoan)

 

Eraman beharrekoa:

  • Eskularruak
  • Botak
  • Norberak bere hamaiketakoa

 

*Parte hartzera animatzen den oro jar dadila fundazioarekin harremanetan: 663908306