Uharte Arakilgo Udalak Basterretxearen eskultura jaso du eta legealdi osoan Ennecorekin kolaboratzeko lankidetza hitzarmena sinatu du

Uharte Arakilgo Udalak Enneco proiektuaren finantzazioarekin lagundu du eta eskertzeko Nestor Basterretxeak proiektuari laguntzeko sortu zuen Enneco eskultura-lana jaso du. Horretaz gain Ainara Ayestaran alkateak, Nafarroa Bizirik Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Hitzarmen horren bitartez legealdi osoan Enneco, haritzaren memoria proiektuarekin kolaboratzeko konpromezua hartu du.

Enneco eskultura

Basterretxea proiektuaren sustatzaileetako bat izan zen bere bizitzako azken urteetan eta Enneco eskultura sortu zuen egitasmoaren finantzazioarekin laguntzeko.

Eskultoreak zioen obra honek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.