ENNECOren Batzar Orokorra

Hogeitahamar bat Enneco lagun bildu ginen Ennecoren Batzar Orokorrean larunbat honetan Etxarri Aranatzen. Batzarrean, datorren kurtsorako lan plangintza proposamena aurkeztu zen: fundazioaren berritzea, proiektu arkitektonikoaren planteamendua, proiektu museistikoaren proposamena, auzolan plangintza, 2016-17ko egitasmoa eta azkenik negozio plana.