ANDRA MARI IKASTOLAREN LOGOTIPO BERRIAREN LEHIAKETA DEIALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2015ko ots. 26a, 09:33
Andra Mari ikastolak bere irudi korporatiboa berritzea erabaki du. Hori dela eta, logotipo berriaren aukeraketa egiteko lehiaketa bat antolatu du. Erantsian dituzue oinarriak.

ANDRA MARI IKASTOLA LOGOTIPO BERRIAREN LEHIAKETA

 

Lehiaketak ondorengo oinarriak ditu:

 

XEDEA/HELBURUA: Andra Mari Ikastolaren irudi edo logotipo berria izango denaren logotipoaren diseinua aukeratzea. Irudi hau,  Andra Mari ikastolak, edozein euskarritan (paper, gutun, kartazal, txartel, web, arropa,…) egiten dituen ekintzak identifikatzeko eta zabaltzeko erabiliko da.

 

PARTE-HARTZAILEAK: Lehiaketa irekia eta publikoa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.

 

PROPOSAMENA:

  1. Diseinuak originala izan beharko du.
  2. Proposamenak ikastolaren izaera islatu beharko du.
  3. Irudia herrien izenik gabe aurkeztuko da. 

 

DISEINUAK NOLA AURKEZTU:

  1. Paperean: logotipoa koloretan eta txuri beltzean.
  2. Euskarri digitalean: logotipoa koloreetan eta txuri beltzean, diseinu grafikoan ohikoak diren programetan eginak.
  3. Logotipoarekin batera, egilearen identifikazio datuak bidaliko dira (izen-abizenak, helbidea, eta teléfono zenbakia), nahi izan ezkero, logoaren inguruko azalpen labur bat.

 

LANAREN AURKEZPENA:

 

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da, martxoaren 15etik apirilaren 1era. Epaimahaiak erabakia hartzeko maiatzak 15a arteko epea izango du.

Lanak DIN A-4ko kartazal batean entregatuko dira, Andra Mari Ikastolaren logotipo berriaren lehiaketa etiketa jarrita. Barnean, gutunazal itxi batean, parte-hartzailearen identifikazio datuak jarri beharko dira.

Lanak, Andra Mari Ikastolako idazkaritzan aurkeztuko dira.

 

 

EGILEAREN IDENTITATEA ISILPEAN GORDEKO da prozesuan.

Andra Mari ikastolako  Komunikazio taldeak jasotako proposamenak epaimahaikideei luzatuko dizkie, egilearen inguruko informaziorik gabe.

 

JABETZA ESKUBIDEAK/JABETZA INTELEKTUALA: Logotipo irabazlearen jabe bakarra Andra Mari Ikastola izango da.

 

EPAIMAHAIA ETA EMAITZA:

Epaimahaia: hiru irakasle, zuzendaria (koordinatzaile lanetan – botorik gabe), hiru guraso. Epaimahaiaren erabakia gutxienez 6 kidetatik 5ek adostutakoa beharko du izan.

Epaimahaiko kideek ezin izango dute lanik aurkeztu.

Epaimahaiaren erabakia Andramari ikastolaren web orrian argitaratuko da. Logoaren aurkezpena eta sari banaketa publikoa ikastolaren egunean egingo da.

 

SARIA

Irabazleak 300 € euroko saria eskuratuko du. Epaimahaiaren iritziz lan bakar batek ere ez baditu egoki betetzen jarritako helburuak ez da sariturik egongo.

 

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea, bai eta epamahaiaren erabakia onartzea.