ANDRA MARI IKASTOLAREN 50. URTEURRENA

Erabiltzailearen aurpegia Andra Mari Ikastola 2019ko mai. 30a, 13:41
Aurtengo ikastolako jaia berezia izango da. Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. 
Ospakizun nagusia ekainaren 8an izango da, eta hainbat ekintza ezberdin antolatu dira egun berezi horretarako, tartean kultur etxean 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia izango da, eta bazkari herrikoi erraldoi bat ere egingo da, non ikastolako familia ohiek eta ikasle ohiek ere parte hartzeko aukera izango duten. Tiketak jada salgai daude, ikastolan bertan, Etxarriko Xapatero eta Lekuona tabernetan, Arbizuko Aralar eta Arrauts tabernetan, Lakuntzako Lagun Artea eta Ogi Berrin eta Uharte Arakilgo Jubilatuen tabernan ere. Helduentzat tiketak 15€ko prezioa izango du eta haurrentzat 7€ko prezioa.
 
Animatu zaitezte eta parte hartu Andra Mari ikastolaren urteurrenaren jaialdian!! 50. urte behin bakarrik betetzen dira!!