Elkartasun deia: Etxerat lagun

Erabiltzailearen aurpegia Etxerat 2018ko ots. 16a, 08:05

kolaboratzaileak

Etxerat Elkartea 2002.urtean sortu zen, hainbat senide eta lagunen lan, gogo eta elkartasunari esker. Azken finean, horixe baita elkartasuna, sinesten den zerbaiten alde lan egiteko gogoa. Etxeraten, euskal preso eta iheslari politikoei ahotsa ematen diegu eta ezkutatu nahi duten errealitate hori argiztatu eta zabaldu.


Gure jardun nagusiak asistentzia eta sostengua eskaintzea, izaten diren urraketa etengabeak salatzea, bisitak eskatzea eta beste modu batean bidaiatzeko aukerarik izango ez luketen pertsona eta familia ezberdinentzat furgonetak eta autobusak antolatzea dira. Jardun horretan gogor eta etenik gabe jarraitzeko, ordea, zure laguntza beharrezkoa zaigu. Bide horretan jaio da  Etxerat Lagun.


Etxerat Lagun ekimena Etxeratekiko elkartasun sentimenduak dituzten norbanako eta eragileak bilduko dituen ekimena da. Elkartea lagundu nahi duen edonor izango da Etxerat Lagun. Era asko daude  laguntzeko: ekarpen ekonomiko batekin, baliabide edo ezagutzen bitartez, ekimenetan lagunduz…


Oraingoz, Etxeraten jarduna ziurtatzeko, helburu nagusia dirua batzea da, kuotakideak lortuz, eta horretara zuzentzen ari gara gure kanpaina. Hainbat bide dituzu Etxeratekin ekonomikoki kolaboratzeko. Eskuorria on-line betez, berau inprimatu eta posta arruntaz bidaliz, edota etxeratlagun@etxerat.info emailean zein 646 02 88 84 telefonoan gurekin harremanetan jarriz.


Beste aukera bat da diru ekarpen bat egitea online http://www.etxerat.eus/index.php/es/home/haz-donativo-es helbidetik transferentzia bat eginez honako kontu hauetako baten bitartez:  Laboral Kutxa (ES54 3035 0025 88 0250083941), Kutxabank (ES17 2095 5041 19 1062675540), La Caixa (ES42 2100 2403 89 0200174005).


Lotu elkartasunari! Etxean eta bizirik nahi ditugulako!