Zementu fabrikak, zernahi errausteko gailuak

kolaboratzaileak

Arganda del Rey-ren (Madril) bada, bertara urte askoan isuritako hondakinen ondorioz, oso toxikoa den urmaela.

Hondakin toxikoen biltegi handi bihurtutako urmael horrek, 20 urtez jaso zituen industrian erabilitako olioak fintzen zituen Picsa taldeko lantegi baten isuriak. Hondakin horiek, batipat, azidoak, olioa arazteko erabilitako lurrak eta errautsak dira. Kutsatutako geruzen analisiek, emaitza sumingarria azaleratzen dute, aipagarriak direlarik berun, merkurio, sufre, PCB (kutsatzaile arriskutsuenen zerrenda beltzean dauden toxikoak) eta HAP (kartzinogenoak eta mutagenoak) kontzentrazioak.

Aurreko hamarkadan bi pertsona hil ziren ur horietan bainatzeagatik eta isurien aurretik ahateak, zikoinak eta kaioak ugariak ziren uretan, gaur egun, berehala hilik gertatzen dira ur horiekin kontaktua izaten duten hegaztiak, bertan pilatutako lohi oso arriskutsu horien eraginez.
Madrileko Komunitateak urmaela erosi zuen, horrela bere hegoekialdean sortutako arazo handi horri  aurre egin ahal izateko.

Baina lohi horiekin, zer egin? Zementu-fabriketan erraustearen aurkako plataformetako kideek, jakitun izanik instalazio horietako arduradunek izaten dituzten interesak eta administrazioei duten ingurumen arazo larria “konpontzeko” eta hondakinak, araztegietako lohiak, erabilitako pneumatikoak, olioak, ibilgailu-hondakinak, plastikoak eta erre daitekeen edozer desagerraraziz irabazi ekonomiko handiak eskuratzeko agertzen duten prestutasuna, txosten bat eskatu zioten Madrileko Ingurumen Kontseilaritzari operazio horren atzean ote zeuden jakiteko.

Zehazki, lanen gauzatze egoera eta urmaeletik ateratako materialak nora eramango ziren jakin nahi zuten. 2017ko maiatzaren 22an emandako erantzuna hauxe izan zen: lanak martxan daude eta ponpatze bidez ateratzen da mundruneztatutako materiala, ondoren zementu-fabriketako clinker labeetan erregai moduan erabiltzeko energia balorizazio gisa. Orain arte ondorengo zementu-fabriketan erabili izan da: Buñol (Valentzia), Gádor (Almería), Mataporquera (Kantabria), Carboneras (Almería) eta Jerez (Cádiz).
Honek agerian uzten ditu inoiz ahaztu beharko ez genituzkeen bi gauza.  Batetik, zementu-fabrikek errentagarria zaien edozer erreko dutela administrazioen aldetik baimena lortzen duten bitartean, nahiz eta jarduera hori gizakion osasunerako eta ingurumenaren babeserako kaltegarria izan, eta bestetik, hondakinak erraustea edo ez neurri handi batean behintzat, zementu-fabrika bat dagoen tokiko herritarrek egingo duten borrokaren baitan dagoela.