EUSKARA DA EUSKAL HERRI KANTA “CUP SONG”Ikastola

Ikastolan euskararen erabilpena sustatzeko asmoz egin zena, ikastolako mugak gainditu ditu.

“Egin dezagun euskaraz, Kantatu lan eta jolas, Euskara da Euskal Herri…”  Iñigo Aritza ikastolan auzolanean sortu den “Euskara da Euskal Herri” kantaren estribilloa da. Mezu   sakona  eta doinu itxaskorra, era honetan euskararen erabilpenaren garrantziaz jabetu nahi izan dute ikasleria.

Ilusio, inplikazio eta sormen handiarekin egin da, dagoeneko,  4000 ikusle baino gehiago  izan duen cup song bideoak.  Eguneroko laneko filosofian oinarrituz, auzolana izan da oinarri. Guraso, ikasle eta irakaleen artean, letra, musika eta moldaketak egin dituzte.

Sortzetik izatera. Izan ere, 0- 16 urte bitarteko ikasleek osatzen dute gure ikastola eta honela adierazi nahi izan da bideo honetan. Mezua lau haizetara luzatu nahian, bideoa ikastoletan lantzen diren  lau hizkuntzetan azpititulatua ikus daiteke. Norbaitek ikusi, entzun, irakurri edo deskargatu nahi badu, www.inigoaritza.com eskuragarri dago.