Marka itxura

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Kontsumitzaileak 2017ko api. 28a, 08:22

kolaboratzaileak

Azken hilabeteotan arazo franko ikusi dugu etxeko elektrotresnak konpontzen dituzten enpresen jarduna dela eta. Izan ere, markako zerbitzu tekniko izan gabe markakoa balira bezala agertzen diren zerbitzu teknikoak atzeman ditugu. Bertze batzuetan, aldiz, edozein elektrotresna konpontzen dutela erraten dute, nahiz eta horretarako behar den prestakuntza eta baliabiderik ez izan.

Batzuek internetek nola teléfono mugikorrek ematen duten babesa baliatzen dute iruzurra egiteko. Hauek ez dituzte konponketak bermatzen, arazoen aintzinean ez dute erantzuten eta aurrekontua eta faktura ez dute ematen. Horretaz, interneteko kontaktu soil batengana jotzen badugu, iruzur egiten duen empresa batekin topo egiteko arrisku haundiagoa dago.

Hori dela eta zerbitzu tekniko ofizialak eta ofizialak ez direnak badaudela jakin behar dugu. Euskarri tekniko ofizial zerbitzuek fabrikatzailearen bahimena dute eta aipatutako markaren etxetresna elektrikoak konpontzera derrigortuta daude. Etxerako tresnak merkataratzen dituzten enpresek tresnen konponketa, kontserbazioa eta zaintzea bere gain hartzen duen euskarri tekniko zerbitzu bat izan behar dute. Piezen horniketa ere eskaini behar du, modeloa fabrikatzeari utzi eta gero, gutxienez zazpi urtetan pieza funtzionalentzat –bost urte 60 euroko prezioa baino gutxiagokoentzat- eta bi urtetan pieza estetikoentzat.

Bertzalde, hainbat marka konpontzen duten zerbitzuak badaude. Zerbitzu ofizial izan gabe marka bat erabiltzen dute zenbait enpresek marka horretako elektrogailuak konpontzeko. Zerbitzua horregatik ez da hobea izanen ez txarragoa ere, baino bezeroak zeinetara jotzen duen jakin behar du. Izan ere, etxetresna garantian dagoela hondatzen bada saltzaileari erreklamatu behar zaio beti eta hau egon ezean fabrikanteari, zerbitzu teknikoen lana eta faktura bere gain hartu beharko dutelako. Garantia bukatuta aldiz marka hori konpontzen duen edozein zerbitzu teknikora jotzeko aukera izanen du, empresa zintzoa dela ziurtatuta jakina.