Enrike Zelaia Josefina Arregi klinikakoendako jotzen

Akordeoiaren aztiak, Amaia San Migel pandero-jolearen laguntzaz, atzo eguerdian kontzertua eskaini zuen Josefina Arregi klinikan. Harrera oso ona izan zuen emanaldiak gaixo, haien senide eta bisitarien artean. Lehen zatian Zelaia bakarrik aritu zen eta lau pieza jo zituen, tartean, Haurtxo polita. Ondoren, San Miguelen laguntzarekin, erromeria doinuak etorri ziren.