guaixe.eus

Etorkizuneko zaintzaileak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Dakigunez, biztanleria zahartzen ari da eta urte batzuk barru edadetuenek zaintza gehiago beharko dituzte. Hori dela eta, nahitaezkoa dugu epe luzera begiratzea eta gure nagusien zaintzaileen belaunaldia izango dena hezitzeko, kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko gai izatea.

Urte batzuk dira Josefina Arregui Zentroak Altsasuko ikastetxe batzuekin batera belaunaldi-arteko programa bat garatzen duela; helburuak haurrei zein adinduei begira ezartzen ditugu.

Haurrei begira: Alzheimer gaixotasuna ezagutzea gaitzak duen estigmatizazioari aurre egiteko asmoz.

Gaixoekin nolako harremana izan behar dugun ikastea eta zer beharko duten ikustea.

Belaunaldi berriak adin desberdinen artekoen errespetuan eta tolerantzian hezi nahi ditugu, eta baita ere zahartzaroa gaitasun ezarekin lotzen dituzten argumentuak zalantzan jarri. Horretaz gain, haien heziketa osatu nahi dugu biziko duten esperientziaren bitartez eta nagusiek transmititzen dietenaren bitartez.

Nagusiei begira helburuak dira: estimulazio fisikoa eta funtzionala, adinduen mugikortasuna laguntzen duten jardueren bitartez; estimulazio kognitiboa; estimulazio emozionala haur eta nagusien artean harreman afektiboa eta entzutezkoa sortu dadin saiatuz; estimulazio soziala nagusien eta komunitatearen arteko loturak estutuz. Hau guztia haurrek Klinikako Eguneko Zentrora eta nagusiek eskoletara egiten dituzten bisiten bidez lortzen dugu.

Bai nagusiek eta bai haurrek ere esperientzia hau oso modu positiboan bizi izan dute. Profesionalek ere  ikusi dugu urte hauetan guztietan ezarritako helburuak betetzen goazela.
Belaunaldi ezberdinetako pertsonak bizi diren etxeetan oso garrantzitsua da denen arteko lotura indartzea eta elkarrekin egin daitezkeen jarduerak sustatzea. Izan ere, batzuek eta besteek ongizatea eta poztasuna lortzeko bide izango dira. Egitera animatzen zaituztegu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak