guaixe.eus

Laguntza produktuak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Terapia okupazionalaren lan arlo bat da laguntza produktuen erabilerarako eta ingurunearen egokitzerako aholkularitza, balorazioa eta entrenamendua ematea, hau guztiau dementzia daukan pertsonaren funtzionalitatea mantentzeko eta zaintzak errazteko helburuarekin.

Izan ere, jarduera guztiak eremu fisiko batean egiten ditugu eta pertsona batek inguruarekiko izango duen harremana ona edo txarra izango da bere gaitasunen  arabera, eta baita ingurunearen ezaugarrien arabera ere. Egin ditzakegun aldaketa batzuk hauexek dira: sinplizitatea, oztopoak txikiagotu edo kentzea (alfonbrak, tokia kentzen duten altzairuak), argiztapen on bat izatea, gehiegizko zarata kontrolatzea, seinaleztatzeko argazkiak eta hitzak dituzten kartelak jartzea, seinaletan eta gauzetan koloreak kontrastatzea, erlojuak, egutegiak, produktu eta objektu arriskutsuak erretiratzea.

Laguntza produktuak merkatuan eskuragarri daude edo erabiltzailearen beharrei bereziki egokituta egiten dira eta gailuak, ekipoak eta softwareak dira. Salgai daudenak makina bat dira eta helburuaren arabera sailkatuta daude; desplazamenduan laguntzekoak (makuluak, taka-takak, gurpildun aulkiak…), gorputzaren postura mantentzeko edo aldatzekoak (eusteko barrak, zauriak ekiditeko kuxinak), elikadurarakoak (kirtena lodituta daukaten mahai-tresnak, isuririk ez izateko prestatutako edalontziak…), komuneko garbiketarakoak (bainuontzian jartzeko aulki birakaria, komuneko jesarlekua igotzekoak, eusteko barrak, dutxarako aulkiak…) etab.
Funtsezkoa dena da espezializatutako dendatan erostea, profesionalengandik aholkua jasotzea eta erabiltzeko entrenatuak izatea; horrela, pertsona bakoitzaren beharretara egokituko gara.
Gainera, Nafarroan zorionekoak gara, izan ere, urtarrilean mustu zen Iruñean irisgarritasun eta laguntza produktuen gaineko aholkularitza eta laguntza gunea, zeina dependentziaren balorazio talde profesionalaren ardurapean dagoen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak