guaixe.eus

Lehoiaren dantza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Iruñeko hizkuntza eskolak zenbait ekintza kultural antolatu ditu, beti ere hizkuntz eskola barruan errepresentazioa duten hizkuntzen herrialdeekin lotuta daudenak. Hauen artean txinatarra ere badago, eta lagun batek gonbidatuta, lehoiaren dantza izeneko ikuskizunera joan ginen.

Lehoiaren dantza, txinako urteberri egunean erakusten diren dragoi moduko mozorro edo jantzia duten pertsonen ikuskizunak dira. Baina ez dira herensugearen dantza eta lehoiarena nahastu behar, guztiz ezberdinak dira. Herensugearena, hamaika lagunen artean egiten da, dragoiaren gorputz luzea kontrolatzeko. Lehoiarena ordea, bi pertsonen artean egin ohi da: aurrekoak panpinaren burua darama eta atzekoak lehoiaren gorputza irudikatzen du kuzkurtuta. Bi mozorroak, urteberri txinatarrean kalera ateratzen dira zorte ona erakartzeko.

Txinako iparraldean, zirku eta ferieatan ateratzen dira ere ikuskizun moduan, baina hegoaldean uste da, lehoiak arte martzialak erakusten duten eskolen babesleak direla eta esanahi martzialagoa du. Lehoiaren kolorearen arabera ere, konnotazio ezberdinak izango ditu: gorria ausardia izango litzateke eta berdea adiskidetasuna, adibidez. Dragoiaren buruak mekanismo batzuezberdinak ditu begiak eta betileak mugitzeko eta dantza oso akrobatikoa da. Sasoi onean egon behar da ondo dantzatzeko. Kung-fu mugimendu ugari ere ikusi ahal da lehoiaren mugimenduetan. Lehoiak normalean, kung-fu eskolek prestatu eta ateratzen dituzte dantzara.

Perkusio musikaz lagunduta, esan bezala, hainbat akrobazia ezberdinak egiten dira dantzaren fase ezberdinetan. Dantza, kaleetan zehar egiten da, eta lehoiaren izateko modua helarazi nahi zaio publikoari. Mugimendu ezberdinek haserrea, poza, urduritasuna edo jakin-mina dute esanahi. Bidean zehar, jendeak diruz beteriko kartazal gorriak ematen dizkio lehoiari jaten, zorte ona eskatzeko. Honela, arte martzialen eskolei eskupekoa ematen dio jendeak. Aldi berean, barazki edo letxuga berdeak zintzilik uzten dira negozioen atarietan, barruan ere dirua duten kartazal gorriekin. Kolore berdeak hemen, zorte ona esan nahi du, eta lehoiak barazkiak irensten ditu kartazala bereganatuzeko. Jarraian, barazkiak tu eginez negozioen atarietara eta publikora jaurtitzen ditu zorte onaren errepresentazioa gis bezala.

Lehoiaren kopetan, ispilu moduko pieza borobila egoten da, ustez, izpiritu gaiztoak bere isla ikustean ihes egiten dutelako. Eta hori gutxi izango ez balitz, dantza bukatzean, lehoiaren ahotik kiribilduta zegoen zorte ona dakarren mezu bat hedatzen da, luze- luze zabalduz kalean zehar, eta bitartean petardo ugarien harrbabrrotsa entzuten delarik. Izpiritu gaiztoak soinu ozenen beldur direla uste ohi da, eta perkusio eta petardoekin zorte ona erakartzen da.


Jose Luis Asensio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak