Euskaraz bizitzeko aldarria

Erabiltzailearen aurpegia Larraitz Amadoz Lazkano 2015ko mar. 11a, 09:27

Sakanako Euskaraz Bizi Egun Txikia Lakuntzan ospatu dute aurten, baina nazio mailakoa Otxandion izanen da apirilaren 18an.

Larunbatean ospatu zen Euskaraz Bizi Egun txikia. Euskal Herrian Euskaraz-ek Sakanan antolaturiko eguna izan zen eta eguraldi bikaina lagun, beste herrietako jendea gerturatu zen Lakuntzara. 12:30ean egin zuten egunaren aurkezpena herriko plazan, erraldoi eta buruhandien konpainiaz gozatzeko aukera izan zen ere aldi berean. Horretaz aparte, auzatea eskaini zuten Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek, eta eguerdi aldera herri-bazkaria izan zen.

Arratsaldean aldiz, mus txapelketa finala ospatu zen, hainbat astetan ostiralero-ostiralero jokoan aritu ondoren, Joxe Ramon Lopetegi eta Joxe Flores garaile izan ziren. Beranduago musikari tartea utzi zioten, fanfarrea kalez kale herriko gazteen eskutik, eta Lakuntzako musikari ezberdinek euskararekin betiere erlazio zuzena duten doinuak abestuz.