Denondako dago publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Berastegi. Sexologoa. Lilima taldea 2014ko abu. 1a, 06:00

Udak, gorputza gehiago  erakustera animatzen gaitu. Eguraldi onak, eguzki izpiak , erreka eta itsasoko urek gorputza elikatzen dute.Gorputza da gure desioen iturri, eta  sedukzioaren jokuan  giltzarri nagusia. Hori bai, erakarpenaz eta gorputz gustagarrietaz  ari garenean, askotan  irudi batzuk datozkigu burura. Irudi hauek, gehienetan komunikabideek eraikita izaten dira, eta ez dute ondo jasotzen kalean gertatzen dena, edo behintzat  sexologoek sexologiako klaseetan eta kontsultan ikusten duguna.

Eguneroko lanak erakusten digu, erakarpenaz eta gorputzetaz hitz egiten ari garenean ezin dugula ahaztu gorputza neurri bat baino gehiago dela.

Zer esaten didazue ahotsaren erakarpenaz, usaien erotikaz, edo begiradaren indarraz?

Gure gorputzak eta izaerak osagai ezberdinak ditu (gorputz forma, begi kolorea, gorputzeko atalen tamaina, gorputzaren mugimendua, ahotsa, gorputzaren usaina…)

Goian aipatu dudan moduan, zenbatetan   ez gara  ahots batekin liluratuta geratu?  Zenbatetan  pertsona baten usainak eszitatu gaitu? Erreparatu diozue noizbait  gorputzen atal ezberdinen mugimenduei?
Azken finean, elementu asko ditugu besteengan erakargarriak suertatu daitezkenak, baina askotan  guztien  irudimenean komunikabideek eraikitzen dituzten gorputz erakargarrien ereduak agertzen dira, eta honela norberaren gustoak alde batera uzten ditugu. Emakume eta gizonak nabarduraz beteta gaude, eta zorionez  erakarpenen mundu hau  beste espazioak bezain anitza da.

Honengatik eta  nire irakasle izandako Joserra landarroitajauregi sexologoak askotan aipatzen zigun bezela, ez ahaztu “ guztiak daukagula gure publikoa”.