EUSKARAREN KULTUR ASTEA OLAZTIKO HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia OLAZTIKO HERRI ESKOLA 2014ko eka. 24a, 09:10
KANTUZ EMAN DIOTE AMAIERA IKASTURTEARI OLAZTIKO HERRI ESKOLAN

Euskara eta kultura uztartzen dituen egitarauarekin eman diote amaiera aurtengo ikasturteari Olaztiko Herri Eskolan. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ekintza mota desberdinez gozatzeko aukera izan dute, jolasak, kirola, musika eta dantza elkarrekin lotuz.
Besteak beste, Olaztiko euskararen mapa osatu dute ikasleek. Herrian zehar euskara erabiltzeko aukera ematen duten komertzio, instituzio edota elkarteak identifikatu ostean, euskararen aldeko leloak zabaldu dituzte gune horietan. Gure hizkuntza eskolako eremutik herrira zabaltzea izan da ekintza honen helburua,  ikasleek ikus dezaten euskara kalean ere bizirik dagoela.
Zientziak ere izan du bere tartetxoa herriko eskolako geletan Marikalanbreren esperimentuekin. Eta asteari bukaera emateko, Eñaut Elorrieta musikariarekin egoteko aukera izan dute ikasle, irakasle nahiz gurasoek. Lehen Hezkuntzako ikasleekin izandako solasaldiaren ostean,  kantuz eman diote amaiera ikasturteari.
Olaztiko eskolak eskerrak eman nahi dizkie jarduera hauetan kolaboratu duten guztiei.