Zein da zure bidea?

Erabiltzailearen aurpegia Sakantzen sarea 2014ko urt. 24a, 06:00

Urte berri bat hasi da eta noski, Sakantzen Sareak helburu berriak ditu. Orain dela 2 urte hasi ginen gure misio eta bisioa zehazten. Ia 2 urte daramatzagu lanean Sakanako garapen ekonomikoa lantzen beste hainbat pertsona, elkarte eta enpresarekin batera.

2 urte luze baina oso positiboak izan dira. Hainbat ekitaldi antolatu ditugu, zehazki 15. Guztira, 583 pertsonak parte hartu dute eta beste eragile ekonomiko batzuen laguntzarekin 5 enpresaren sorkuntzan lagundu dugu.

Bestetik, Sakanako Behatoki sozio ekonomikoaren parte gara. Sakanako Plan Estrategikoan parte hartzen ari gara eta gainera, gure laguntzarekin sortutako Sak-in Kontsulting enpresak dinamizatzen du. Otsail erdialderako amaitzea espero da. Bertatik, datorren urteetan Sakanak landu beharko dituen ildo eta akzioak aterako dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertan parte hartzen ari diren pertsona, agente, elkarte eta enpresa guztiei.

Bestalde, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Mondragon Unibertsitateak langabetuen artean ekintzailetasuna sustatzeko martxan jarritako programa babesten dugu. Batuta taldea babesten dugu.

Azkenik, 2014-rako ekintza eta aktibitate berriz osaturiko programa bat aurkezten dizugu. Sakantzen Sarea pertsona proaktiboz osatutako taldea izan nahi du eta ekintzaileen arteko topaketak bultzatu nahi ditu. Horretarako, 4 jardunaldiz eta beste hainbeste formakuntza saioz osaturiko egutegia eskaintzen dizugu.

Guk Sakantzen Sarean parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Nola? sakantzensarea@gmail.com emailera idatziz edota datorren otsailearen 15ean 10:00tan Altsasuko Gure Etxean ospatuko dugun IV. Topaketetara hurbilduz, esate baterako.

Animatu eta etorri!

Zuk zeure bidea aukeratzen duzu! Zuk zeure norakoa egiten duzu! Denok batera urrunago iritsiko gara!