guaixe.eus

Eraldaketa berdea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

kolaboratzaileak

Orain dela berrogei urte “adimen ameslari” talde batek gure gaurko elikadura nolakoa izango litzatekeen imaginatuko balu, apustu sakona egingo genuke pilula elikagarri-nutritiboetan. Gizartearen historiarentzat gertaera garrantzitsua izango litzateke.

Aldiz, errealitatea zeharo ezberdina da. Janaria, sukaldaritza eta gastronomia, gaur egun, pertsona moduan definitzen gaituen elementu gakotzat hartzen ditugu. Telebistan ditugun reality show-ak ikusi besterik ez dira egin behar. Edota gaur egungo sukaldari ospetsuak, Hollywood-ko aktoreak adina garrantzitsu bihurtu dira.

Konsziente izan behar gara, gure etxeko sukaldetik hasita, elkarte gastronomikoetatik pasata, edo Sakanan ditugun jatetxeetan erreparatuz gero, janaria kontsumitzeko ohiturak asko aldatzen ari direla. Generazio berriek gero eta gutxiago sukaldatzen dugu eta elikadura arraro zein berriak dastatzeko ez dugu arazorik.

Tendentziak aldatzen doazen einean, elikadura osasuntsu eta gertuko baten aldeko apustua gero eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da. Baita janari guzti hori, smartphone, tablet edo ordenagailu batetik eskatzeko aukera badugu. Sakanan oraindik ez dugu zerbitzu hauek erosteko aukerarik, baina hiriburu nagusietara joan besterik ez duzu, aukera interesgarri batzuk aurkitzeko.

Horren adibide bat da Bartzelonan kokatuta dagoen Fotawa enpresa (http://www.fotawa.com/). Edota Madrilen kokatzen den Wetaca enpresa (http://wetaca.com/). Bi enpresa hauek elikadura osasuntsu eta goxo bat eskaintzen dizute. Fotawak 15 minututan zuk nahi duzun lekuan jartzen dizu jatordua eta Wetacak aldiz, aste guztirako menua eramaten dizu etxera.

Eskualdean ditugun elikatzeko aukerak anitzak dira. Jarrai dezagun eskualdean ditugun produktuak kontsumitzen, produktuak etxeratzeko aukera eta erreminta berriak sortzen.
Elikadura osasuntsu batek bizia ematen baitigu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak