BERTSO SAIOA URDIAINEN! Aurreko ostiralean eman

BERTSO SAIOA URDIAINEN! Aurreko ostiralean eman zitzaion bukaera Eskola Bertsotan proiektuaren 2016-2017 ikasturteari. Otsailetik maiatzera arte gela barruan sortutakoa udaletxeko auzo aretoan aurkeztu zuten eskolako ikasleek. Udaletxeko auzo aretoa bete-bete zegoen. Ordu eta erdiko saioan, eta Oihana Iguaran Amasako bertsolariaren laguntzarekin, hainbat doinu, gai eta ariketa entzun eta ikusi ahal izan ziren. Saio atsegin eta arina, egitasmoak merezi bezalakoa.