Auzolanean egindako parkea mustutzeko garaia

Guaixe 2013ko urr. 11a, 18:49

Larunbatean, 17:30ean. Egunean bertan bigarren eskuko azoka eta erabili gabeko produktuen azoka izanen da 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:30era pilotalekuanParkea Martxan taldeak bere helburua lortu du eta Lakuntzak badu haurrendako parkea. Zinema berritzeko lanengatik, haur-parkea Larraina kaleko plazara lekualdatu zuten. Baina parkeko altzari batzuk erabili ezinik gelditu ziren eta beste batzuk ez zeuden baldintza onenetan, segurtasun neurriak "nekez" betetzen zituztelarik. Haurrendako jolas toki baten premia zegoela ikusita lantaldea sortu zen, Parkea Martxan; Udalak, herriko taldeek, gurasoek eta interesa zuten herritarrek parte hartu dute.

Jolas parke berria aurrekoa zegoen toki berean dago. Inguruan dauden beste azpiegitura batzuk baliatuz aisialdi gune hori errazago osatu ahal zela hartu zuten kontuan. Lau gune sortu dituzte: haurrendako parkea, txikienendako jolas eremua duena; mahaiak eta altzariak dituen gunea; areto futbolerako eta saskibaloirako hormigoizko pista; belarrezko futbol zelaia. AurrekontuaUdan egin diren urbanizazio lanetarako udalak 108.183 euro bideratu ditu. Lakuntzako Udalak aurreratu du diru hori, baina Espainiako Sustapen Gobernuari pasako dio faktura, berari dagokiolako, zinema berritzeko egiteko guztiekin bezala, lan horiek egitea. Jolas parkearen aurrekontua 24.000 euro ingurukoa da eta Parkea Martxan taldeak antolatu dituen ekimenen bidez orain arte 15.000 euro lortu ditu.Diru kopuru mugatua zutenez, parkeko altzarietarako aurrekontua eskatu zuten lau enpresetan eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrak izan ziren haien gogokoena zena aukeratu zutena. Horrekin batera, parkeko inguru ez egituratua ere haurrek diseinatuko dute.

Bigarren eskuko azoka
Liburu eta, arropa, mozorroak, informatikako tresnak, elektratresnak... Denetarik opatuko du bihar bigarren eskuko azoka bisitatzen duenak. Gainera, mustu gabeko gauzak ere izanen dira. 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 18:30era Beharzana pilotalekuan izanen da.

Datak

  • 2012-06 Espainiako Gobernuaren murrizketek hark diruz lagundutako zinemako lanak geldiarazi zituzten behin-behinean. Irailean erabaki irmoa izan zen.
  • 2012-10 Parkea Martxan taldea sortu zen.
  • 2012-11-25 Bigarren eskuko azoka.
  • 2012-12 Gabonetako saskien zozketa.
  • 2013-01-19 Barra festetan.
  • 2013-05-25 Parkearen aldeko kontzertuak plazan.
  • 2013-06-06 Haurtzaroaren kultura, gurasoendako hitzaldia.
  • 2013-06-15 Parkearen eguna. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek lau proposamenen artean bozkatu zuten.