Barañaingo Lagunak taldeak 6-1 irabazi zion Lakuntzako Lagun Arteari

Guaixe 2014ko abe. 15a, 08:20

Preferente maila. 13. jardunaldia: Lagunak 6 – Lagun Artea 1

Lakuntzako Lagun Artea taldeak porrot izugarria jaso zuen Barañainen. Partida hasi eta berehala hasi zen agintzen Lagunak, eta 12. minuturako hasi zen iruindarren gol festa. Dena ateratzen zitzaien ongi. Nahiz eta Lagunak taldeko jokalari ohi eta Lagun Artearen egungo atezain Dani Garciak geldialdi bikainak egin, lakuntzarrek ezin izan zuten Barañaingoen gol festa ekidin. Azken minutuan Burillok lakuntzarren gol bakarra sartu zuen eta 6-1 galduta itzuli zen Lagun Artea Barañaindik.

Mendi da preferente mailako liderra (31 puntu). Lagun Artea 12.a da, 12 punturekin. Igandean sailkapenean 8.a den Avance Ezkabarte taldea hartuko dute lakuntzarrek Zelai Berrin. Ea zaletuen babesarekin egoerari buelta eman eta puntuak pilatzen hasten diren.