Agoitzen kontra 2-1 galdu zuen Lagun Arteak

Guaixe 2015ko mar. 13a, 13:29

Atzo jokatu zen atzeratutako partida

Preferente mailan dabilen Lagun Artea futbol taldeak atzeratutako partida jokatuko zuen atzo Agoitzen, Agoitz taldearen kontra. Tamalez puntu gabe etorri ziren Lakuntzakoak, 2-1 galdu baitzuten.

Igandean autobusez Zangozara
Igandean Zangozan jokatuko dute lakuntzarrek, Cantolaguaren kontra. Lakuntzako taldea autobusez joango da Zangozara, eta bertara joan nahi duten zaleek klubeko arduradunekin jarri beharko dira harremanetan autobusean tokia izateko. Autobusa 14:15ean abiatuko da Lakuntzako plazatik.