Lagun Arteak jaitsiera postuak gertu

Guaixe 2015ko mar. 23a, 08:46

Preferente maila. 26. jardunaldia: Lagun Artea 1 – San Juan 4

Igandean San Juanek merezitako garaipena lortu zuen Lakuntzan. Lagun Arteari, aldiz, preferente mailari eustea zailtzen ari zaio. Lehen zatian bi taldeak paretsu aritu ziren, baina defentsa akats larri baten ondorioz partida hasi eta berehala San Juan aurreratu egin zen. Hala ere, Lagun Arteak eutsi egin zuen eta Bakaikoak berdintzea lortu zuen. Atsedenaldiaren ondoren, beste defentsa akats baten ondorioz, San Juanek 2-1 aurreratzea lortu zuen. Lagun Arteak ondoa jo zuen eta San Juango jokalariak lakuntzarren gainetik pasa ziren. Bukaeran, 1-4 gailendu zen San Juan.

Bestalde, ostegunean, San Juan egunean, atzeratutako partida jokatu zuen Lagun Arteak Mendi liderraren kontra. Mendi dominatzen hasi zen, baina lehen zatian ongi defendatu zuen Lagun Arteak. Bigarren zatian Mendik jokoa agintzen jarraitzen zuen, eta azkenean liderrak aurreratzea lortu zuen. Lakuntzarrek lehian jarraitu zuten, baina azkenean Mendik 2-0 irabazi zuen.

Sailkapen orokorrean Mendi da liderra (61 puntu). Lagun Arteak azkeneko partidak galdu ondoren 13. postuan dago (24 puntu), eta jaitsiera postutatik oso gertu dabiltza lakuntzarrak. Asteburuan Lekunberrin jokatuko dute lakuntzarrek, bosgarrenak diren Beti Kozkorrekoen kontra. Ea preferente mailari eusteko borrokan hiru puntuak Lakuntzara etortzen diren.