Lakuntzako udal ordezkariei alkate dantza dantzatu zieten

Guaixe 2015eko ekainaren 8a

Corpus egunean ohikoa denez, Lakuntzako kintoek alkate dantza dantzatu zioten Lakuntzako Udal ordezkariei. Juan Ramon alkateak ohore hori jasotzen zuen azken aldia izan zen, laster kargua Patxi Xabier Razkini pasako baitio. Asteburu polita izan da Lakuntzan, larunbatean kintaden festa izan baitzen eta atzo corpus eguna.