Hasi dira Lakuntzako festak!

Maider Betelu Ganboa 2015ko abu. 22a, 14:39

Txingurriye taldekoek bota dute festen hasierako suziria

12·30ean jaurtikitako suziriarekin hasi dira Lakuntzako festak. Jatorri ezberdinetako lakuntzarrak herrian integratzeko eta guztiek elkarren artean ikasteko helburuarekin sortu zen Txingurriye taldeko Mari Jose Armendarizek eta Antonio Gayak piztu dute festen hasierako suziria. Lehenago 11 korrikalarik parte hartu dute Guardetxe Igoeran eta Beñat Katarain izan da azkarrena. Bestalde, Parkea Martxan Areto Futbol Txapelketako finalean hiruna berdindu dute Los Suavesek eta Kaimanak taldeak, eta penaltietan Kaimanak gailendu da. Presoen aldeko brindisak ez du huts egin eta festa giroa berehala zabaldu da Lakuntzako kaleetan, erraldoi eta buruhandien konpartsak eta gaitariek lagunduta.