Casimirok eta Abregok K2ra egindako igoera hizpide Lakuntzan

Guaixe 2015ko abe. 24a, 10:17

Larunbatean, 19:00etan, Lakuntzako udaletxean

Zabalarte mendi klubak antolatuta, larunbatean, 19:00etan, Josema Casimirok hitza hartuko du Lakuntzako udaletxean antolatutako hitzaldi-proiekzioan. Casimiro 1986an Mari Abregorekin K2ra egindako igoeraz arituko da. Duela ia 30 urte egindako espedizioan bizitakoak gogoratzeko eta ordutik hona gauzak zenbat aldatu diren jabetzeko ezinbesteko hitzaldia izango da Lakuntzakoa, mendizaleek galdu ezin dutena.